ENCUESTA - TICs y Salud. Participación de los profesionales de Enfermería.
Interesante iniciativa.
Europako Batzordearen eskabidea Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lankidetzarekin
Erizain estimatu hori:
Informazio eta Komunikazioaren teknologia berriek erabat aldatzen ari dira osasun-sistema eta asistentzia-praktika. Europan gertatzen ari diren aldaketak eta aldaketa horiek profesional sanitarioengan eragingo dituzten ondorioak zehatz-mehatz ezagutzeko, Europako Batzordeko Ikerketa-Zentro Bateratuko Prospektiba Teknologikoko Institutua ikerketa zabal bat egiten dihardu. Emaitzak Interneten argitaratuko dira eta publikoak izango dira.
Informazio eta komunikazioen teknologia berrien papera oso inportantea da Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategiaren baitan.
Ikerketa honetako osagai garrantzitsu bat da Euskadiko erizainei Internet bidez egindako inkesta, eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren laguntzarekin egiten da. Inkesta honetan kolaboratzea eskatzen dizugu. Sozial eta profesional aldetik oso baliagarria izango da. Gutxi gorabehera, 15 minutu beharko dituzu galdetegiari erantzuteko.
Gazteleraz egin nahi baduzu, egin klik hemen:
http://sm.netquest.es/nsm/a?c=384&i=144&l=B
Euskaraz egin nahi baduzu, egin klik hemen:
http://sm.netquest.es/nsm/a?c=384&i=143&l=B
Erantzunak guztiz konfidentzialak dira eta datuek ez dute identifikazio pertsonalik. Prospektiba Teknologikoaren Institutuaren eta Osakidetzaren arteko ahalegin bateratu honen emaitzen berri emango dizugu.
Aldez aurretik zure kolaborazioa eskertuz, jaso ezazu agur bero bat,
Ioannis Maghiros
Techno-economic foresight for the information society
- Information Society UnitIkerketa
-Zentro BateratuaEuropako Batzordea
Zuzendari Nagusia Osakidetza.
0 comentarios:
Publicar un comentario